XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIGARREN EKINALDIA
IKERKETAK EGITEA.

Zuen ikerketa zatika egingo da: a) Billatu liburutegian, Izadi ta Gizarte idaztietan, eguneroko ta aldizkarietan, eta abar, egiten diarduzuen ikerketari buruzko gaiari dagokiona; batu zeatz-zeatz al duzuten guztia gai orretzaz (Arlo onetan eska zeinkiote laguntasuna zuen irakasleari).

b) Argazki bilduma bat egingo duzute danon artean, aalik eta osoena ikerketari buruz.

Dana gerturik eukitakoan, alkartu egingo zerate ikerketa asi ta gaia ikasi dezazuten.

Ikastean eta azterketa egitean, egoki zaizue lau gauzok gogoan artzea:
1. Ikertu ta arakatu nairik zabiltzan gauzen edertasuna ikusten ikastea.

2. Ikertzen zebiltzan gaiak bere kautan dituan ezkutu ta misterioak aztertu ta ikastea.

3. Ikusi baita, beren onura ere; zergatik dan ona gizadiak eta Jesus'ek aintzat emana onartua arakatu duzutena.

4. Aurkitu Jainko Aita, ikerketzen zabiltzan eta ain ederra dan oien Egillea, eta Jesukristo, gauza guztiok zer adierazi nai duten esaten diguna.

d) Aurkituaz, Interesgarri iruditzen zaizuten guztia, aurkitu ala ingurrazti baten idatziko duzute zuen ikerketa Blokean.

Gero, guzti ori, gure lanaren irugarren ekiñaldirako, guztiz onurakor izango zaizue.

Ikusiko duzute.

Urrengo fitxan aurkituko dituzute zuen iker-lana erreztuko dizuten bide batzuk.